Olarrizu - 2015-16 betebeharrak

ZER DA OLARRIZU?      ESTATUTOAK      2015-16 BETEBEHARRAK      ZURRIOLA - 25 URTE      JON URBIETA

 

Badira urte batzuk gurasoen ahaleginari esker Zurriola Ikastolak lehen urratsak egin zituela. Geroztik, guraso gehienek parte hartu izan dute ikastolaren jardueran era batera edo bestera.

Ikastola kooperatiba izanik, bazkideok hainbat betebehar dugu, besteak beste, urteko batzar orokorrera bertaratzea. Hortaz gain, gure zeregina da gurasook antolatzen ditugun hainbat ekintzetan parte hartzea, ikastolaren leloak dioen bezala, ikastola guztiok, guztiona, guztiontzat baita.

Parte hartzea sustatzeko eta koordinatzeko OLARRIZU ikasleen guraso elkartea dugu.

Elkarteak batzordeetan lan egiten du: festak, danborradak, mendia, liburuen mailegua, euskara…

Batzorde horiek irekiak dira eta lanerako prest daudenek edo ideia berriak abian ipintzeko proposamenak dituztenek aukera daukate bertara hurbildu eta gurekin partekatzeko.

Guztion lankidetza beharrezkoa da, PARTE HARTU EZAZU!!

 

Bazkide gisa dagozkigun lanak, oro har, horrela banatuta ditugu ikasturtean zehar:

4. urteko gela: Ikastolaren egunean eta ikasturtearen amaierako egunean labirintoa ipintzea.

5. urteko gela: HHko eta LHko umeentzat atariko jolasak antolatzea astean bitan.

LH 1: Ikasturteko azkeneko eguneko ospakizunerako mahaiak jarri eta jasotzea.

LH 2: Santo Tomas egunean Txofreko txosna antolatzea.

LH 4: Ikastolako Jaia antolatzea, maiatzean.

DBH 1: Liburuen banaketa antolatzea.

DBH 2: Azken eguneko festa.  

Hortaz gain, urte bukaeran maileguan erabilitako liburuak ikuskatu beharko ditugu, maila bakoitzeko gurasook.

Bestalde, gurasook bazkide guztiei zuzendutako beste jarduera batzuk ere antolatzen ditugu. Horra hor:

           ·  EUSKARA Batzordea: 

Urtean zehar hainbat jarduera abian ipiniko ditu.

 

           ·  HAURREN danborrada: 

Urtarrilaren 20an gure seme-alabek (LH 5- LH 4 et LH 1) danborradan parte hartzeko aukera dute. Web-orrian dituzu argibideak eskuragarri.

 

           ·  Zurriola ikastolako HELDUEN DANBORRADA:

     San Sebastian eguna ikastolako lagunekin gozatzeko aukera eskaintzen du.

     Danborradan atera nahi baduzu, izena eman ezazu:

     helduendanborrada@zurriolaikastola.net

 

           ·  ZURRIMENDI:

Mendian ere euskaraz bizi lelopean, hilean behin lagunartean mendi txangoa egiteko aukera eskaintzen digu. Web-orrian duzu ikasturte honetako irteeren egutegia.