Nor garen

NOR GARA?

ZURRIOLA IKASTOLA IRAKASKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEA, Ikastolen Elkarteko kidea, gurasoz, ikaslez eta langilez osatutako herri-onurako hezkuntza-komunitate euskaldun bat gara. Eta gure helburua da inguruan kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea, irakaskuntzarako proiektu berritzaileak oin hartuta.

Ikastolaren hezkuntza-proiektuak hiru ardatz ditu oinarri: norbanakoaren autonomia, parte-hartze aktiboa eta euskalduntasuna.

ZER NAHI DUGU?

Ikasleentzako

  • Gure seme-alaba (ikasle bakoitza) pertsona geroz eta autonomoagoa izatea, horretarako beharrezkoa duen gaitasun intelektuala eta afektiboa garatuz.
  • Gure garaiko gizarte anitzean erantzukizunez parte hartzea, berdintasuna, elkartasuna eta elkarrenganako begirunearen baloreak oinarri, bizitzako arazoei aurre egiteko gaitasuna landuz eta gizartea aldatzeko-hobetzeko jarrera garatuz.
  • Euskal kultura eta gizartean errotutako eleanitz orekatuak sortzea

Ikastolarentzako

  • Zurriola Ikastolak hezkuntza-erakunde euskalduna eta eraginkorra izan nahi du, proiektu sendoa eta eguneratua duena, eta gure hezkuntza-proiektuarekin bat egiten duten erakunde, talde eta gizarte-eragileekin lan egiten duena.
  • Ikastolaren proiektuarekin eta kudeaketa-ereduarekin arduratzen den komunitate parte-hartzailea (ikasleak, gurasoak eta langileak).

Gizartearentzako

Zurriola Ikastolak, gizarteko beste eragile batzuekin batera, Euskal Herriko gizartearen etengabeko eraikuntzan eta hobekuntzan parte hartzen jarraitu nahi du, eta, horretarako, lehenik eta behin, bere inguruko auzoekin harreman gero eta estuagoak izaten ahaleginduko da.