Sarrera
Olarrrizu IGE, Zurriola Ikastolako ikasleen guraso-elkartea da. Ikastolaren kooperatiba-izaera bultzatu nahian, bazkide guztion partaidetza sustatu nahi du, bi helbururekin: ikastola osatzen dugun kolektibo guztien arteko harremana sendotzea eta, auzolana bultzatuz, gure seme-alabentzat eredu izatea.
Horretarako, ikasturtean zehar, hainbat lan banatzen dira maila ezberdinetako gurasoen artean: labirintoaren muntaia, Santomasetako txosna jartzea, maiatzeko festa antolatzea... Bestalde, gurasoek seme-alabekin gozatzeko beste hainbat jarduera ere antolatzen dira: Zurrimendi, danborrada…
Lan horiek guztiak koordinatzeko, batzordeak osatu dira. Batzorde horietan gurasoak dabiltza, jo eta su, ahal den neurrian jarduera hauek antolatu eta hobetu nahian. Batzordeak proposamenak egin eta lantzeko prest dauden guraso guztientzat daude irekita, ikastola GUZTIOK, GUZTIONA, GUZTIONTZAT baita.
GURASO ELKARTEA HAURREN DANBORRADA HELDUEN DANBORRADA
KULTURA BATZORDEA ZURRIMENDI EUSKARA BATZORDEA ARGAZKIAK