Murala Zarautzen

Aurten ere adierazpen grafikoa ikasgaian, ikastolan eginiko ariketak errealitatean margotu ahal izan ditugu. Martxoan Ikastolan bertan eginiko murala erakutsi genizuen, eta gaurkoan Zarauzko La perla izeneko tabernan eginikoa aurkezten dizuegu. Ikastola orduetatik kanpo aritu gara lan honetan hainbat ikasle. Tabernako jabeak eta egileak gustora geratu gara eginiko lanarekin! Nork du guretzako pareta zuri bat?