Kultura Batzordea - Olarrizu

KULTURA BATZORDEA:

Orain 15 urte hasi zen Kultura Batzordea lehen festa antolatzen. Garai hartako helburua ikastolako gurasoen arteko harremana sustatu eta auzoan ezagutaraztea izaten zen oro har.

Gaur egun helburuak ez dira hainbeste aldatu: ikastolaren izaera kooperatiboa sustatzea eta ikastola osatzen dugun giza-talde guztien arteko harremana sendotzea, besteak beste.

Santo Tomaseko txosna ipintzea izaten da lehen urrats garrantzitsua, antolaketa-lana egin, taldeak osatu eta guztion parte hartzearen bidez, auzoko eta gure herriko egun handietako batean eragile aktibo bilakatzen gara. Gurasook gure artean ezagutu eta une politak igarotzen digu gainera. (Hezitzaileak, ikasleak, gurasoak eta langileak).

Maiatzeko festa ere une garrantzitsua izaten da ikastolan. Jarduera pila antolatzen dira eta partaidetza zabala izaten da. Irakasleak, ikasleak, jangela eta bulegoko langileak eta gurasoak, denok ahalbidetzen dugu egun honen antolaketa. Umeek ikasitakoa erakusteko aukera izaten dute (dantza, musika, gimnasia erritmikoa…). Gure seme-alabek egunero egiten duten otordua zein ona den dastatzeko aukera izaten dugu eta guraso zein irakasleekin lagunartean egoteko une egokia izaten da.

Ekaineko festa, berriz, amaiera ospatzeko izaten da,  aparraz gozatu, dantza puska bat egin eta zezen-suzkoak agur egiten dio ikasturteari.

Jarduera guzti horiek maila ezberdinetako gurasoen lan eta esfortzuaren bidez antolatzen dira, eta gure seme-alabei auzolanaren balio erantsia erakusteko aukera paregabea dira.

Santo Tomas:

LH 2. mailako gurasoen ardura da. Azaroaren amaieran hasten dira antolaketa lanak.

Koordinatzailea: Xabier Linabe

Maiatzeko festa:

LH 4. mailako gurasoen ardura da. Otsailean hasten dira antolaketa lanak.

Koordinatzailea: Imanol Esnaola

Ekaineko festa:

DBH 2. mailako gurasoen ardura da. Maiatzean hasten dira antolaketa lanak.

Koordinatzailea: Nora Urreizti

 

BATZORDEKIDEAK

Xabier Cillero

Larraitz Egaña

Imanol Esnaola

Xabier Linabe

Oihana Uria

Nora Urreizti

Kristina Zabala