ETAPAREN EZAUGARRIAK

Kanpo-ebaluazioak (USEk) baldintzatzen du etapa hau bereziki. Prestakuntza etapa baten amaiera da eta goi mailako ikasketen aurrean prestakuntza bermatzea izango da helburuetako bat. Etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko bakarka zein taldeka etapa honetan ere, ikaslea modu aktiboan arituko da lanean. Prozesu autonomoak ugalduz, egoera errealekiko erronkak ebatziz, kolaborazioa eta kooperazioa sustatuz eta IKTak tresna arrunt gisa erabiliz trebatuko da ikaslea. Hau da, beste etapetan bezala, Batxilergoan ere metodologia aktiboak erabilita gazte konpetente, kooperatibo, sortzaile eta autonomoak nahi ditugu, Ikastolako Ikasleen Irteera Profilak markatzen duen bezala. Modu berean, era arduratsuan lan egin eta komunikatzeko gaitasuna duen euskal hiztun eleanitz gisa ikusten ditugu Batxilergoko ikasleak.