Ika ika ika, iritsi da Korrika!

Amaierara iristen ari da Korrikaren 22. edizioa, eta aste berezia izan dugu Ikastolan. Argitxok Ikastolako gela guztietatik egin du korrika bere lekukoa harturik, eta gure hitz gogokoenak sartu ditugu lekukoaren barruan.

Ikastolaren Eguna: data-aldaketa

Antolakuntza- eta hornikuntza-arazoak direla eta, Ikastolako Egunaren data aldatzea erabaki du Artezkaritza Kontseiluak. Maiatzaren 28an ospatuko da, beraz, Ikastolaren Eguna.

Azoka solidarioaren emaitza

Azoka solidariora hurbildu zineten guztioi esker, NUPA eta Aspanogi elkarteei ekarpen polita egin ahal izan diegu!

LH1ekoak Oiasso museoan

LH1eko ikasleok Irungo Oiasso museoan izan ginen asteartean, Erromatarrek Euskal Herrian utzi zituzten aztarnak ezagutzen.

LH3koak Kastillun baserrian

LH3ko ikasleok Altzako Kastillun baserria bisitatu genuen astelehenean. Ederki pasa genuen urazak landatzen!

LH4koak Albaolan

LH4koak Albola museoa ezagutzera joan ginen Asteazkenean. Munduko esploratzaile desberdinak landu ondoren, gogotsu joan ginen San Juan baleontzia ezagutzera.

Izotz gainean goizpasa

Ostegunean, LH5 eta LH6ko ikasleak Txuri Urdin izotz-jauregian izan ginen goizpasa.

Herbehereetako kideekin harremanetan

Aste honetan, DBH4-ko ikasleOk Herbehereetako ikasleekin bideo deiak egin ditugu. Difficult History izeneko proiektuan parte hartzen ari gara.

Oroimen Historikoa

DBH4ko ikasleak Donostian zehar ibili gara aste honetan Oroimen Historikoaren inguruko bisita gidatuak egiten.

Ekoliderrak Agenda 30 foroan

Asteazkenean, Donostiako Agenda 30 foroa ospatu genuen. Bertan, Donostiako ikastetxe desberdinetako ekoliderrak elkartu ginen.

Orriak

-era harpidetu