Zurrimendi - Ekaineko mendi irteera

Aupa Zurrimendizaleak!!!!

Ikasturtea bukatzen ari zaigu eta mendi irteera eder eta erraz batekin amaituko dugu aurtengo mendi irteerak. Hendaiara joango gara hango itsaslabarra eta hondartzaz gozatzera. Bainatzeko aukera egongo da, beraz, hondartzako tramankuluak eramatea ez legoke gaizki. Surferoek ere, ohola eraman dezakete, jakina.

Piragua ikastaroa DBH 3

DBH3ko ikasleak piraguako 2 saio egin dituzte Gipuzkoako Piraguismo Federazioarekin Kontxan. Eguraldi paregabearekin iritsi dira hondartzara eta bertan ikaragarri gozatu ahal izan dute.

Eskola kirola - Hondartza futbola

Asteburu honetan eskola kiroleko hondartza futbola burutu da. Gure hondartzako aurkaria agertu ez eta ondoan entrenatzen ari ziren Barça-ren nesken lehenengo taldearen kontra aritu ginen. Dirudienez ez genituen gehiegi nekatu arratsaldean kopa partiduan Errealeko neskei 0-1 irabazi baizieten. Kontuan hartu beharra dago 3 liga jarraian eta 3. koparen bila doazen neskak direla. Gure taldeak ederki asko pasa zuen!

 

Igo Dantza topaketa

Maiatzaren 25ean, igandea, Donostiako Alderdi Ederren eguerdiko 12:00etan, Zurriola musika eta dantza eskolak Igo Dantza topaketa antolatu du.
Azkoitiko Bizkargi musika eskola, Orioko Danbolin musika eskola eta Donostiako Zurriola musika eta dantzako 170 ikaslek parte hartuko dute.
6 Dantza ezberdin dantzatuko dituzte eta Xabier Zabala zaurauztar musikaria bertan omendua izango da.

Gurasoen Euskara Batzordea

Aste Santuko oporren aurretik ikastolako euskararen erabileraren inguruko datuak bidali genizkizuen. Bertan argi agertzen genizuen eskolaz kanpoko euskararen erabileraren inguruan dugun kezka.

Ikasleen eta gurasoen erabilera datuak ikusirik GURASOEN EUSKARA BATZORDEA sortzea premiazko ikusten dugu.

Ikasgelatik kanpo euskararen aldeko jarrera indartu eta erabilera sustatzeko zure parte hartzea beharrezkoa zaigu.

AEK Binakako lasterketa

Apirilaren 14an Donostian ospatu zen bikotekako lasterketan Zurriolako DBH3. eta 4. mailako ikasle talde batek parte hartu zuen. Euskararen alde osatu beharreko sei kilometroak gogotsu eta umore onez egin zituzten.
Zorionak guztioi!

Orriak

-era harpidetu