Albisteak

Urtero bezala, asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta saridun eta aipatuen izenak jakin ditugu aste honetan.

Oporrak gertu ditugula eta, egun pasa joan ginen LH 2ko ikasleok inguruko parkeak ezagutzera.

Amaierara iristen ari da Korrikaren 22. edizioa, eta aste berezia izan dugu Ikastolan. Argitxok Ikastolako gela guztietatik egin du korrika bere lekukoa harturik, eta gure hitz gogokoenak sartu ditugu lekukoaren barruan.

Antolakuntza- eta hornikuntza-arazoak direla eta, Ikastolako Egunaren data aldatzea erabaki du Artezkaritza Kontseiluak. Maiatzaren 28an ospatuko da, beraz, Ikastolaren Eguna.

Azoka solidariora hurbildu zineten guztioi esker, NUPA eta Aspanogi elkarteei ekarpen polita egin ahal izan diegu!

LH1eko ikasleok Irungo Oiasso museoan izan ginen asteartean, Erromatarrek Euskal Herrian utzi zituzten aztarnak ezagutzen.

Páginas